ORDAINKETA BALANTZA

Nazioarteko merkataritzaren azterketa egiterakoan Ordainketa Balantza dugu elementurik baliagarriena. Bertan, herri batek besteekin dituen moneta fluxuen gorabeherak islatzen dira. Hona hemen, Europar Banku Zentralak Ordainketa Balantzari buruz emandako definizioa:

 

Herrialde baten Ordainketa Balantza kontabilitate agiria da; bertan, herrialde horretako biztanle eta munduko beste biztanleen arteko transakzio ekonomiko guztiak jasotzen dira, gehienetan urtebeteko epean.

 

Ordainketa Balantza bi ataletan banatzen da: kontu korronte balantza eta kapitalen balantza. Eta lehena lau azpiataletan zatitzen da: merkataritza balantza, zerbitzuen balantza, errenten balantza eta transferentzia balantza.

Kontu korronte balantza
Kapitalen balantza

Azpibalantza bakoitzean klikatuz dagokion azalpena eskuratuko duzu


 

Ordainketa Balantzak bi osagai nagusi ditu:

1. Kontu Korrontearen balantzan, herrialde baten ekonomiak bere jaduera arruntean sortzen dituen diru mugimendu guztiak islatzen dira: merkataritza, turismoa, errentak, mozkinak,....
2. Kapitalen Balantzan, berriz, kapital eraketa edo inbertsioarekin erlazionatutako diru mugimenduak azaltzen dira.

ORDAINKETA BALANTZA =
Kontu korronte balantza + kapitalen balantza

Herrialde batek azpibalantza batean desoreka izatea ez da arazoa, besteekin konpentsatzen den bitartean. Baina, Ordainketa Balantza osoaren saldoa negatiboa bada, nazio horren moneta erreserbak murriztu eta bere kanpo zorra handituz joango da.
Egoera honek epe luzean herrialde horren ekonomian ondorio latzak ekarriko ditu: inflazioa, lehiakortasun eza, monetaren debaluazioa eta abar. Azkenean, bere Ordainketa Balantza orekatzeko kanpoko maileguak eskatu beharko ditu, Munduko Bankuak ematen dituenak, eta honek zorpetzearen gurpil zoroan sartzea dakar. Ondorioz, herrialde batzuek bere defizitak orekatzeko maileguak eskatzen dituzte eta mailegua hauen interesen ordainketak bere defizitak areagotzen ditu, amaierarik gabeko zorpetze batean murgilduz.

-