Errenten Balantzak soldatak nahiz mozkinak jasotzen ditu, bertan lan egiten duten atzerritarrenak edota atzerrian lan egiten duten bertakoenak. Lehenak negatiboak eta bigarrenak positiboak izango dira. Adibidez, atzerritar batek bertan lan egiten badu bere errenta kanpora joango da, beraz, negatibo kontabilizatuko litzateke eta, alderantziz. Beste hainbeste gertatuko da enpresen mozkinekin. Euskal enpresa batek kanpoan egindako inbetsioengatik lortutako mozkinak positiboki kontatuko dira gre errenten balantzan eta atzerritar enpresen inbertsioetakoak, berriz, negatiboki; adibidez, multinazionalenak.

Errenten balantza = bertakoen errentak atzerrian - atzerritarren errentak bertan

Joan zaitez INE orrietara (Kontu ekonomikoak/Odainketa balantza) eta bila itzazu ondoko datuak:

Azken urteko Estatuko errenten balantza
Diru-sarrerak
Diru-irteerak
Saldoa
Errenta


ARIKETA

Errenten balantzak bi osagai ditu: lan eta inbertsioen balantza. Desorekarik ikusten al duzu bi azpibalantza hauen artean? Azal ezazu egoera hau.