Lehenik eta behin, esan behar da Transferentzien balantza aztertzerakoan zaila da bereizten kontu korronte eta kapitalaren transferentzien artean. Lehena kontsumoarekin erlazionatutako diru transakzioak dira eta bigarrena, aldiz, inbertsioarekin lotutakoak. Horrela, etorkinen errentak eta gizarte segurantzako pentsioak, adibidez, kontu korronte transferentziatzat hartzen dira eta Europar Batasuneko fondoak kapitaltzat.
Ongizate estatuak bere hiritarren bizimodua hobetzeko hainbat politika burutzen ditu, honek transferentzien kopurua handitzea ekarri du II Mundu Gerratik aurrera.

Transferentzia: Ezeren truke egiten den alde bateko ordainketa. Adibidez: bekak, dohantza, diru-laguntzak, eta abar.

Joan zaitez INE datu basera eta ondoko taula osatu

Azken urtea
Diru-sarrerak
Diru-irteerak
Saldoa
Transferentzia arruntak