Merkataritza Balantzak herrialdeen arteko ondasunen transakzioak neurtzen ditu. Horrela kalkulatzen da:

Merkataritza Balantza = Esportazioak - Inportazioak

Herrialde baten ekoizpen sistema lehiakorra denean bere esportazioak handituko dira eta inportazioak gutxitu. Begira ezazu euskal autonomia erkidegoko datuak EUSTAT datu basean eta bete ondoko formularioa.

esportazioa
inportazioa
saldoa
2001
2002
2003

1. Nora doaz euskal esportazio gehienak? Aipatu lehen hiru bezeroak eta zein ondasun mota diren.
2. Nondik etortzen dira inportazio gehienak honera? Aipatu lehen hiru hornitzaileak eta zein ondasun mota diren.


Orain Espainiar Estatuaren datuak bila itzazu INE web orrian, INE base, kanpo merkataritza, eta osa ezazu ondoko taula

esportazioa
inportazioa
saldoa
2006
2007
2008