Kontu finantzarioan atzerritarrek gurean egindako inbertsioak eta bertakoek kanpoan egiten dituztenen arteko saldoa islatzen da. Inbertsio hauek mota desberdinetakoak izan daitezke:

Zuzeneko inbertsioak: atzerritar batek lursail, etxe, eraikin, enpresa bat erosten badu bertan, edo bertako enpresa batek kanpoan inbertitzen duenenan. Helburua, beti, epe luzeko errentagarritasuna bilatzea izan behar du.

Karterako inbertsioak: enpresa bateko akzioetan inbertitzen denean.

Epe luzeko eta motzeko kredituak: bai kanpoko erakunde batek bertakoari kreditu bat ematerakoan, bai hemengo erakundeak atzerritarrei ematen dienean.

Erreserba aldaketak: defizitak dibisen erreserben jaitsiera dakar eta superabitak igoera.

 

Bila ezazu informazioa INEn eta osatu ondoko taula:

Azken urtea
Diru-sarrerak
Diru-irteerak
Saldoa
Kontu finantzarioa