Kapital transferentzien kontuan kontraprestaziorik gabeko kapital mugimenduak jasotzen dira. Espainiar Estatuaren kasuan kontu honek saldo positiboa du, Europar Batasunetik iristen diren diru-laguntzak direla eta. Europar estatuen arteko desberdintasun ekonomikoak lehuntzeko hainbat fondo eratu ziren: Kohesio Fondoak, Egitura Fondoak (FEDER) eta Nekazaritza Fondoa (FEOGA), besteak beste. Fondo hauek estatu garatuenetatik pobreenetara joaten diren transferentziak dira.

Joan zaitez INE datu basera eta bila ezazu informazioa

Azken urtea
Diru-sarrerak
Diru-irteerak
Saldoa
Kapital transferentziak


ARIKETA

Bila ezazu Europar Batasuneko fondoei buruzko informazioa bere web orrian.

1. Zein estatuk osatuko dute 2004ko maiatzatik aurrera Europar Batasuna?
2. Erregioen garapenaren orrietan bila ezazu zeintzuk diren FEDER, FEOGA eta Kohesio Fondoen helburua?