1. Zergatik esan daiteke urritasuna berdin agertzen dela herrialde aberats nahiz pobreetan? Erantzuna
  2. Azal ezazu aukera kostuak zergatik dakarren hautatu beharra. Erantzuna
  3. Egin astebeteko gastuen aurrekontua eta arrazoitu ezartzen diren lehentasunak. Erantzuna
  4. Zure beharren zerrenda bat egin ezazu, premiazkoen dituzun hamar beharrekin eta Maslow-ren sailkapenaren arabera koka itzazu. Erantzuna
  5. Aipa itzazu ondasun publiko batzuk. Erantzuna
  6. Zer da kapitala? Zeintzuk dira kapital mota desberdinak? Erantzuna
  7. Ondorengo pertsonen artean zein ari da lanean, ekonomikoki ulertuta: Erantzuna
    • Sukaldea konpontzen duen igeltseroa
    • Programa informatikoa burutzen ari dena
    • Afaria prestatzen ari den etxeko andrea
    • Azterketak prestatzen dituen ikaslea
  8. Familien oinarrizko eginkizunak honakoak dira: alde batetik ondasunak eta zerbitzuak kontsumitzen dituzte eta bestalde, zerbitzuak (lana eta kapitala) enpresei eskaintzen dizkiete. Sailka itzazu familiaren partaide bakoitzaren hurrengo jarduerak: Erantzuna
    • supermerkatura erosketetara joatea
    • zinera joatea
    • dirua bankuan jartzea
    • etxerako langile bat kontratatzea
    • autobusa erabiltzea
    • lantegian lan egitea
    • oporretan hotel batera joatea
    • etxebizitza erostea
  9. Kapital fisiko eta finantza kapitalaren bi adibide jar itzazu. Esan zein ekoizpen sektoretakoak diren hurrengo jarduerak: Erantzuna
    • Nekazaritza
    • Arrantza
    • Autogintza
    • Zirugia estetikoa
    • Finantza eta aseguru jarduerak
    • Bidai agentziak
  10. Zure izenean, enpresari indibidual gisa, taberna bat sortu duzu. Enpresa gaizki joan da eta zure hartzekodunei, nagusiki KUTXAri, 30.000 € zor diezu. Zorrari aurre egiteko zure etxea eta autoa kendu nahi dizute. Legezkoa al da prozedura? Nola jokatu behar duzu hau gerta ez dadin? Zer egin dezakezu zuk kapitala lortzeko? Posibilitate desberdinak aztertu eta azaldu. Sozietate Anonimo bat eratuko bazenu zein beste aukera izango zenuke? Erantzuna