Gizakien beharrizanak asetzeak, ondasunak eta zerbitzuak ekoiztea eskatzen du. Horretarako, ekoizpen baliabideak eta eginiko ondasunak erabiltzea beharrezkoa da.

Faktoreak, enpresek bere ekoizte prozesuetan erabiltzen dituzten ondasun edo zerbitzuak dira. Faktore hauek ondasunak lortzeko konbinatu egiten dira, hau da, hainbat ondasun edo zerbitzu erabiltzen dira beste zenbait ondasun eta zerbitzu lortzeko. Adibidez, paella bat egiten dugunean, arroza, arraina, barazkiak, gatza, ura, sartaia eta sukaldariaren lana faktoreak dira, eta paella lortzen dugun ondasuna izango da.

Ekoizpen faktoreak hiru multzotan sailkatzen dira: Lurra, lana eta kapitala.

  • Lurra: naturak eskaintzen dizkigun errekurtsoek osatzen dute. Lurrak esanahi zabala dauka eta horrela landu daitekeena (nekazal ondasunak lortzeko) eta hiri-lurraz gain (eraikinak egiteko) , lurrazaleko eta itsasoko baliabide naturalak ere badira (arrantza).
  • Lana: ekoizpen prozesuan parte-hartzen duen gizakien gaitasun fisiko eta intelektuala da. Oinarrizko ekoizpen faktorea lana da. Langileek, naturan ditugun lehengaiak hartu eta tresneria egokiari esker, hauek eraldatzen dituzte, beste prozesu batzuetarako egoki diren oinarrizko materia edo ondasun bihurtuz.
  • Kapitala: eraikinak, lantegiak, makinak, tresneria eta ekoizpenean erabilitako gainerako baliabideak barneratzen ditu.

Kapital motak: fisikoa, giza eta finantza kapitala

Kontsumo ondasunak, gizakien beharrizanak asetzeko dira, kapital ondasunak berriz, ez dira horretarako sortuak izan, beste ondasunak sortzeko baizik. Baliabide kopuru jakin bat, kapital ondasunak sortzeko erabiltzen badugu, etorkizunean beharrizanak aseko dizkigu.

Ekonomian, kapital hitzak, kapital fisikoa esan nahi du, hau da, makinak eta eraikinak. Halaber, ekonomian inbertsioez ari garenean, benetako inbertsioa da, hau da makinen eta eraikinen pilaketa.

Era berean, giza kapitala, lanaren etekina areagotzen duten heziketa eta lan heziketa dira. Heziketaren gastuak, kapitalean eginiko inbertsioak dira. Gastu horiek, ekonomiaren ekoizpen gaitasuna areagotzen laguntzen dute, langile trebatuak gehiago ekoizten duelako.
Finantza kapitala, kapital fisikoa, bonoak edo akzioak erosteko erabilgarri diren fondoak izango dira.

Kapital fisikoa: eraikinak, makinak...
Giza kapitala: heziketa, know-how,....
Finantza kapitala: akzioak, bonoak...

Jarduera