Gizartearen beharrizan material eta ez materialen asetze beharrak, ekoizpen jarduerak egitera behartzen ditu kideak. Jarduera horien bidez, behar diren ondasun eta zerbitzuak ekoizten dira. Ondoren, banatu egiten dira gizakiek kontsumitu ditzaten.

Ekoizpen eta kontsumo prozesu honetan, arazo asko agertu eta konpontzen dira. Agente ekonomiko guztiek erabakiak hartzen dituzte etengabe. Honela, ekoizpenean, enpresak erabaki behar du zein ondasun sortuko dituen. Adibidez, kotxeak sortzen dituen enpresa batek zer nolako ibilgailua merkaturatuko duen erabaki beharko du eta teknologia robotizatua edo eskulan gehiago erabiliko duen.

Kontsumoari dagokionez, familiek erabaki beharko dute, beharrizanak asetzeko eskaintzen zaizkien ondasun eta zerbitzuen artean nola banatuko dituzten beren diru sarrerak.


Bizitzan zehar, etengabe aukeratu beharra daukagu. Edozein alternatibak, zerbait hautatu eta beste zerbait ez hautatzera derrigortzen gaitu. Baliabideak urriak direnez, beharrizan bat asetzeari uko egitean, beste bat baino ezin dugu asetu. Ez dago jendeak nahi duen guztia ekoizteko beste baliabide material, lan eta kapitalik. Horregatik dauden aukeren artean, hautaketa egin behar da. Arazo honen aurrean daude, familiak, enpresak eta gobernuak. Gobernuek, enpresek eta familiek zertan gastatu edo zer ekoiztu aukeratzen dutenean, beste aukera bati uko egiten ari dira. Ekoiztu ahal izateko edo beste gauza bat lortzeko, baztertu behar den aukerari, Aukera kostua deitzen zaio ekonomian.

a) Ekoizpen aukeren kurba edo muga

Ekoizpen aukeren mugak, gizarteari eskaintzen zaizkion aukerak eta haien artean hautatu beharra erakusten du. Ekonomia bat ekoizpen aukeren mugan egongo da, ekonomia horretako faktore guztiak ondasun eta zerbitzuen ekoizpenerako erabiltzen direnean.

Adibidez: teknologia zehatza duen ekonomia batean, bi ondasun ekoizten dira, mahatsa (txakolina egiteko) eta sagarra (sagardoa egiteko). Egoera horretan, mahats gehiago ekoiztea erabakitzen badute, sagar gutxiago ekoizteko prest egon behar dute. Ondorioz, elikadura beharrak hobeto asetzeko, sagar kopuru jakin baten ekoizpenari uko egin behar diote. Beraz mahats gehi ekoizteak, kostu bat dakarkio gizarteari, ekoitzi ez den zahar kopurua alegia.

Aukera
Mahatsa
Sagarrak
Aukera kostua
A
0
7,5
B
1
7
C
2
6,5
D
3
4
E
4
3
F
5
0

Mahats unitate bat gehiago ekoizteko, ekoitzi behar ez den sagar kopurua.

Herrialde batean baliabide guztiak osorik eta eraginkortasunez erabiltzen badira, ondasun baten kopuru handiagoa ekoizteak, ezinbestean, beste baten kopuru txikiago bat ekoiztu beharra ekarriko du, beraz, aukera kostua edukiko du.

Ikus ezazu grafikoa