Zer da ekonomia?

Ekonomiak giza beharrizanak nola ase daitezkeen aztertzen du, hartara baliabide urriak eta erabilera posible desberdinak kontutan hartzen ditu. Gizakiek garatzen dituzten jarduera ekonomikoen helburua bere beharrizanak asetzea da. Beharrizana zerbaiten nahia izatean datza, hau biologikoa ala psikologikoa izan daiteke. Lehena, elikatzea izango litzateke eta, bigarrena, markako arropa bat izatea.

Arazo ekonomikoak ondasun material (kotxea, arropa) eta inmaterialen (bakea, segurtasuna, kultura, artea, ongizate espirituala) beharrizanengatik sortzen dira. Adibidez: ekintza erlijioso batean parte hartzeak sortzen duen bake espirituala asetzeko beharrezkoak dira, eraikin bereziak, apaizak, arropa bereziak ...

Historian zehar, gizakia beti bizi izan da taldean eta horrek harreman sozialak dakartza. Gizakiek eta gizarteak, oro har, beharrizan jakin batzuk dituzte, eta horiek asetzeko jarduera batzuk egiten dituzte.

Beraz esan daiteke, ekonomiak gizarteak eskura dituen baliabideekin - beti urriak - gizartearen beharrizan indibidual eta kolektiboak ahalik eta hoberen betetzeko egiten dituzten hautaketak aztertzen dituela.

Ekonomiak hauxe aztertzen du: agente ekonomikoek (familia, enpresak eta estatua) baliabide urriak nola erabiltzen dituzten, ondasun nahiz zerbitzuak ekoizteko eta gizarteko kideen artean banatzeko (kontsumorako)

Definizioa bi modutan uler daiteke:

  • gizabanako mailan, ekonomiak aztertzen du nola erabiltzen dituzten gizabanakoek beraien errentak, euren lehentasunen arabera, ondasunak eskuratzeko orduan.
  • gizarte mailan, ekonomiak aztertzen du, gizarte osorako ongizate maila ahalik eta handiena lortzeko modua.

2. Baliabide mugatuak eta beharrizan mugagabeak

Gizabanakoek elikagaiak, jantziak, hezkuntza, e.a. behar dituzte. Horretarako, baliabide eta dirusarrera batzuk dauzkate, beharrizan horiek asetuko dituzten ondasun eta zerbitzu guztiak lortzeko. Baliabideak beti mugatuak dira, baina, beharrizanak mBeharrizan kolektiboaugagabeak izateko joera ohi dute.
Gizarteak ere, beharrizan kolektibo batzuk dauzka: komunikazioak, defentsa, justizia, gizarte segurantza eta abar. Hauek asetzeko ere baliabide mugatuak ditu.
Beharrizana, zerbait falta izatea da eta gabezia betetzeko nahia.
Beharrizanak aldatu egiten dira denboran zehar eta zibilizazioaren arabera. Gaur egun pertsona guztiek ez dituzte beharrizan berdinak eta geure beharrak geuk sortzen ditugula, neurri batean, esan daiteke.

Funtzioaren arabera:

Norbanakoaren beharrizanak: naturalak edo sozialak: elikagaiak
Beharrizan sozialak: kolektiboak edo publikoak: garraio publikoa

Izaeraren arabera:

Oinarrizko beharrizanak: elikatzea, etxea, janztea...
Bigarren mailako beharrizanak: norberaren ongizatea areagotzen dute

Hala ere, beharrizanen sailkapen erabiliena Abraham Maslowk egin zuen bere piramidean honela isladatuz. Ikus

Arazo ekonomiko nagusia pobrezia da. Baina zer da pobre izatea? Pertsona bat pobrea dela esan daiteke bere oinarrizko beharrizanak ase gabe bizi denean. Oinarrizko edo premiazko beharrizanen muga oso lausoa da, ordea, eta gizartearen iritziaren arabera alda daiteke. Urritasuna kontzeptu erlatiboa da, norbere baliabide eta beharren arteko aldea adierazten baitu.

 

Pobrezia neurtzeko irizpide estatistikoa erabiltzen da: pobrea da bere herrialdearen errenta per capitaren erdia baino gutxiago eskuratzen duena.

Irizpide hau objetiboa da baina, bere aplikazioaren ondorioz, Suediako pobre guztiak Afrikako herrialde batean aberatsak izango lirateke. Ikus munduko herrialdeen errenta per capitaren taula.

1. Zein kontinentetakoak dira zerrendako lehen 10 estatuak?

2. Eta azkeneko hamarrak?

3. Bila ezazu Euskal Herriko daturik eta kokatu zerrendan estatu bat izango balitz bezala.

4. Bila itzazu munduko lehen hamar estatuak Barne Produktu Gordinaren arabera (PIB) eta komparatu per capitaren zerrendarekin. Arrazoitu erlaziorik ba dagoen.

3. Mikro eta makroekonomia: agente ekonomikoak.

Agente ekonomikoak familia, enpresa eta estatua dira. Hirurek jarduera ekonomikoa burutzen dute, baina bere funtzioa ez da berdina.

Familiak enpresetan inbertitzen du, bertan lan egin eta horren truke mozkinak edota soldatak eskuratzen ditu, honez gain enpresen produktuak kontsumitzen ditu.

Enpresak kapitala eta lehengaiak eskuratzen ditu, langileak enplegatu eta bere ekoizpena saldu merkatuan.

Estatuak aurreko funtzio guztiak egiten ditu eta, gainera, zergak kobratu eta ekonomia osoa arautu.

Ikus aurkezpena

Mikroekonomia, ekonomiaren zati bat da eta kontsumoaren (familiak eta kontsumitzaileak) nahiz produkzioaren (enpresak) unitate ekonomikoen jokabidea aztertzen du. Hau da, unitate ekonomikoen portaera aztertzen du: etxeko ekoMakroekonomiaren  eremuanomia edo enpresa bat.

Makroekonomiak, aldiz, ekonomiak gizartean, oro har, duen jokabidea eta funtzionamendua azaltzen ditu, estatuaren eragina barneratuz. Hemen hiru agente ekonomikoen jarduera aztertzen da. Adibidez, Pasaiako ekonomia, inflazioa Euskal Herrian...

5. Produktu motak

Produktua, zuzenean nahiz zeharka, gizakion beharrizanak eta nahiak asetzen dituena da.
Produktua bi eratakoa izan daiteke: ondasuna eta zerbitzua. Hauek ekonomikoak edo askeak izan daitezke. Ondasun askeak, kopuru mugagabean daude edo oso ugariak dira eta ez daukate jaberik, esaterako, airea.
Ondasun ekonomikoak, haiekiko dagoen nahiaren aldean urriak dira eta jabea eduki dezakete. Hau da, erabilgarriak, urri eta besterenganagarriak dira. Hauek aztertzen ditu ekonomiak.
Ekonomikoen artean, kapital ondasunak eta Kontsumo ondasunakontsumo ondasunak aurki ditzakegu. Kapital ondasunek, ez dituzte gizakien beharrizanak zuzenean asetzen. Kontsumo ondasunak aldiz, beharrizanak asetzera bideratuak daude. Hauen artean, luzaroan erabili daitezkeenak egongo dira, honela ondasun iraunkorrak izango dira. Baita ere, ondasun ez iraunkorrak izango ditugu, denbora igaro ahala, aldatuz joango direnak.

  • ONDASUN ASKEAK: kopuru mugagabean daude
  • ONDASUN EKONOMIKOAK: urriak dira
    • kapital ondasunak: ez dituzte beharrizanak asetzen
    • kontsumo ondasunak: beharrizanak asetzen dituzte
      • iraunkorrak: luzaro erabil daitezke.
      • ez iraunkorrak: denborarekin aldatzen dira

Bestalde, ondasunen funtzioaren arabera, tarteko ondasunak eta amaierakoak daude. Tartekoak, kontsumo edo kapital ondasun bihurtzeko aldarazi behar direnak dira. Amaierako ondasunak aldiz, aldaketa egina daukate.Ondasun publikoa
Era berean, ondasunak pribatuak ala publikoak izan daitezke. Ondasun pribatuak pertsona batek kontsumitzen dituenak dira, ezin ditu beste pertsona batek aldi berean kontsumitu. Publikoak, pertsona batek baino gehiagok aldi berean kontsumitzen dituztenak dira (parke publikoa).
Ondasun pribatuaLana, ondasunak edo gauza materialak sortzera bideraturik ez dagoenean, zerbitzuen ekoizpenera bideratzen da. Zerbitzuak, objektu materialak sortu gabe, zuzenean ala zeharka gizakion beharrizanak asetzera bideraturiko jarduerak dira: banku, aseguruak, idazleak, zinema artista.

Jarduera: bete ezazu hurrengo taula familia, enpresek eta estatuak dauzkan beharrizanekin
Agente ekonomikoak
Beharrizanak
Familia
Enpresa

Estatua