Esan bezala, jarduera ekonomikoa ondasun eta zerbitzu mota askoren ekoizpena da eta haien xedea gizakien beharrizanak asetzea da. Adibidez, tomateak landatzeko, zaintzeko, jasotzeko, almazenatzeko, administratzeko, enlatatzeko, garraiatzeko, saltzeko, beharrezkoak dira gizakiak, makinak, biltegiak, dendak erosleak eta erabaki horiek hartuko dituen erakundeek jarduera ekonomikoa burutzen dute.

Jarduera ekonomikoaren eragileak familiak, enpresak eta sektore publikoa dira. Egungo gizartean, ekoizpena enpresa ugarien bitartez egiten da eta haietariko bakoitzak, lana, kapitala eta lurra erabiliko ditu ondasunak eta zerbitzuak ekoizteko.

Enpresa hauen jarduera hiru arlo nagusitan sailkatu izan dira tradizionalki, sektore ekonomikoak, (nekazaritza, industria eta zerbitzuak). Baina, gaur egun, laugarren sektore bat azaltzen zaigu sailkapenetan: eraikuntza. Zenbait ekonomiatan duen garrantziarengatik aparteko sektoretzat hartu izaten da.
  • Lehen sektoreak naturako baliabideekin, lehengaiekin zuzenean egiten diren jarduerak barneratzen ditu. Adibidez, nekazaritza, arrantza, abeltzaingoa eta eraunsketa arloak.
  • Bigarren sektoreak industria jarduerak barneratzen ditu, hauen bitartez lehengaiak eraldatzen dira, adibidez, metalgintza, kimika, papergintza, elektronika...
  • Hirugarren sektoreak ondasun materialak ekoizten ez dituen jarduerak hartzen ditu barne. Hemen zerbitzu guztiak sartzen ditugu: merkataritza, garraioak, banka, publizitatea, asialdia...
  • Eraikuntza aparteko sektore bezala azaltzen da estatistikan. Gaur egun, garrantzi handia du bai bere bolumenarengatik bai beste sektoreetan duen eraginagatik: zementua, kristala, material elektrikoa, egurra...

Jarduera: Egin ezazu hurrengo taula Datutalaia web orriaren informazioa erabiliaz?

Jardueren araberako enpresak

Egungo gizartean, ondasun eta zerbitzu guztiak, adibidez, ogia, autoak, oinetakoak, jantziak, bidaien antolakuntza... enpresek ekoitzi eta eskaintzen dituzte.
Enpresa, bi ekoizpen faktorek osatzen duten erakundea da eta industria, merkataritza edo zerbitzuetan jarduten du, mozkinak lortzeko asmoa eta ardura dituelarik. Beraz enpresa, oinarrizko ekoizpen unitatea da. Lana kontratatu eta beste faktore batzuk erosi edo alokatzen ditu, ondasunak eta zerbitzuak egin eta saltzeko. Hala izanik, enpresak hiru ataletan sailkatu daitezke:

  • Industriazkoak: eraldakuntzan dihardutenak dira. Lehengaiak erosten dituzte kontsumorako ekoizkin bihurtzeko.
  • Merkataritzakoak: salgaiak erosten dituzte eta gero garestiago saltzen dituzte, baina eraldatu gabe, etekina lortzeko. Adibidez: saltegi handiak, txikizkariak... Hauen eginkizuna kontsumitzaileari ondasuna hurreratzea da.
  • Zerbitzuetakoak: hauek ez dute ondasun materialik ekoizten edo saltzen, soilik jarduera batez gozatzea eskaintzen diote kontsumitzaileari. Adibidez, garraio enpresak, bidai agentziak, bankuak...
    Jarduera: Hemen duzu Pasaiako enpresen zerrenda bat, zein sektoretakoak diren bila ezazu. klik
Enpresa
Jarduera
Sektorea
ACEROS JOSE AGUSTIN ORMAZABAL, S.A
 
AGRUPACION CENTROS ESPECIALES. EMPLEO GIPUZKOA

 
 
ALMACENES ORTEGA, S.A.
 
ARRAI, S.A

 
ASTILLEROS ARRAZOLA Y URANGA, S.L
 
ASTILLEROS DE PASAIA, S.A.
 
AZTI FUNDAZIOA
 
CALDERERIA PASAJES SL
 
CARPINTERIA MENDIOLA, S.A.
 
Izaera juridikoaren araberako enpresak

Enpresak pertsona juridikoak dira. Zuzenbideak pertsona fisiko eta juridikoak bereizten ditu, azken hauei gizakien hainbat eskubide eta betebehar emanaz. Adibidez, Iberdrolak kontratuak sinatu, fakturak ordaindu, zergak pagatu, justiziaren aurrean erantzun behar du edozein gizakik bezala.

Legeak pertsona juridiko mota desberdinak bereizten ditu:

  • Enpresari indibiduala. Pertsona fisikoa da, eta horrela erantzuten du legearen arabera. Aurrera eramaten dituen ekintzen erantzukizun osoa dauka. Adibidez: zorrak baditu, bere ondasun guztiekin erantzungo du (etxea, auto, kontu korrontea enbargatuko diote).
  • Sozietate Anonimoa (S.A.). Bazkideez osaturiko pertsona juridikoa da. Sozietateak bere kapitalarekin erantzuten du hartzekodunen aurrean. Bazkideen ekarpenak akzioak izan behar dira. Kapitala akziotan banatzen da eta bazkide bakoitzak dituen akzio kopuruen arabera, eskubideak ditu. Bere erantzunkizuna akzioetara mugatzen da. Era honek, kapital handiak batzeko aukera ematen du. Eskubide horiek dira, botoa, dibidendua, informazioa eta organoetan parte hartzea. Bazkideen erantzukizuna mugatua da, jarritako kapitalean oinarritzen baita. Sozietatea sortzeko gutxieneko kapitala 60.000 € dira.

  • Erantzukizun Mugatuko Sozietatea (E.M.S) (SL): bazkideez osaturiko pertsona juridikoa da. Sozietate anonimoarekin antza handia du, baina hau sortzeko gutxieneko kapitala 3.005 € dira. Erantzukizuna bazkide bakoitzaren partizipazioetara mugatzen da.
  • Lan sozietatea (SAL): sozietate honetan hiru motatako partaide aurkitzen ditugu:
    · Bazkide- langilea: sozietatean egiten duen bazkidea da.
    · Bazkide kapitalista: akzio edo partaidetzen jabe da baina ez du enpresan lan egiten.
    · Soldatapeko langileak: hauen kopurua legez mugatua dago. (15%)

  • Kooperatiba-sozietatea (S.Koop.): lan kooperatiban langile gehienak bazkideak dira era berean. Kapitala eta lana bateratua dago. Badaude ere bestelako kooperatiba batzuk: kontsumo kooperatibak, erabiltzaile kooperatibak...

Jarduera: Euskal Herriko enpresa hauen forma juridikoa bila ezazu

Fagor
CAF
Loreak Mendian
Ampo
Kutxa
Real Sociedad
Irizar
Euskadiko Kutxa
Iberdrola
Orona
Gikesa
Azti