Administrazioak
diru sarrerak behar ditu bere jarduera aurrera eramateko.
Diru sarrera batzuk beste edozein enpresak lor ditzakeen berdinak dira,
hala nola, enpresa publikoen irabaziak edo ondarearen salmentatik eratorritakoak.
Beste batzuk, aldiz, bereziak dira eta administrazioak, soilik, ezar
dit zakeenak:
tributuak. Tributuen ezaugarri nagusia derrigorrezkoak izatea da, hiritar
guztiak legez behartuak daude hauek ordaintzera. Bestela zigortuak izan
daitezke bai isun batekin, baita kartzelarekin ere.
Tributuak hiru motatakoak: dira zergak, zerga
bereziak eta tasak.
ZERGAK |
Derrigorrezkoak
dira eta ez dute kontraprestaziorik. Pertsonek eta enpresek errentak,
mozkinak eta salerosketengatik ordaindu behar dituzte. Garrantzitsuenak
Errenta, Sozietate gaineko zerga eta BEZa dira. |
ZERGA BEREZIAK |
Derrigorrezkoak
dira eta kontraprestazioa dute. Behar zehatz batzuk asetzeko ezartzen
dira. Adibidez, Udalak kale bat konpontzeko bertako biztanlei
diru ekarpen bat eskatzen die. |
TASAK |
Ez
dira derrigorrezkoak eta zerbitzu publikoak erabiltzeagatik ordaintzen
dira, adibidez, garraio edo polikiroldegien erabilpena. Zenbait
kasutan derrigor ordaindu behar dira bertan biziz gero, adibidez,
ura eta zaborra. |
|
Laburbilduz, zergak
izango dira haien onuraduna gizarte osoa denean, tasak onura
pertsona jakin batek jasotzen duenean, eta kontribuzio bereziak
onuradunak pertsona talde zehatza direnean. |
ZERGA
MOTAK
Askotan termino hau erabiltzen
da tributua erabili behar zenean, baina zergak tributu-mota bat besterik
ez dira. Zergak ordainik gabe eskatutako tributu-motak dira, beren ekintza
zergagarria hiritarraren ondare baten jabetza, ondasunen zirkulazioa,
edo errentaren eskuratze edo gastuen ondorioz sortutakoa da.
Zergen
sailkapena
ZUZENAK |
Zerga
ordaintzeko obligazioa pertsona bati ezartzen zaio, eta honek ezin
izango du beste batzuen kontura errekuperatu. Zerga hauek aberastasuna
zigortzen dute, hau ondare baten jabetzan edo errenta baten
lorpenean adierazten da. Ondorioz, errenta eta ondarea zergapetzen
dituztenak dira, aberastasuna zuzenki zergapetzen dutelako. Adibidez:
PFEZ, Sozietateen Zerga eta Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko Zerga. |
ZEHARKAKOAK |
Pertsona
baten aberastasuna horren erabilpenaren bidez adierazi daiteke ere,
eta erabilpen hori zergapetu daiteke. Zeharkako zergek ahalmen ekonomikoaren
zeharkako adierazpenak zergapetzen dituzte, hau da, aberastasunaren
zirkulazioa eta kontsumoa. Zeharkako zergatan pertsona
batek ordaindu duena beste batzuen kontura eskuratzeko eskubidea
aurrikusten dio legeak. Adibidez, BEZan saltzailea da subjektu pasiboa,
baina berez erosleak ordaintzen du. |
PROPORTZIOZKOAK |
Aberastasunaren
edo errentaren ehuneko finkoa ordaintzen denean.
Adibidez: Sozietateen gaineko Zergan sozietate guztiek beraien mozkinen
%35a ordaindu behar dute. |
AURRERAKORRAK |
Aberastasuna
edo errentan handitzen den neurrian, ehuneko handiagoa
ordaintzen denean. Adibidez: Errentaren gaineko Zergan gehiago irabazten
duzun neurrian gehiago ordaindu beharko duzu. |
ATZERAKORRAK |
Zerga
atzerakorra da errenta handiagoa den neurrian aplikatzen zaion portzentaia
txikiagoa denean. |
1.
JARDUERA: sartu zure ogasunaren web orrian (Araba,
Bizkaia,
Gipuzkoa,
Nafarroa)
eta bila ezazu informazioa hau: zein da erakundea, nor da bere burua,
non du egoitza eta abar. |
|