Estatuak funtzio bikoitza du: batetik, beste eragile ekonomikoen joko arauak ipintzen ditu baina, bestetik, merkatuan eragiten du baliabideak xurgatuz eta ondasun eta zerbitzuak eskainiz. Ikasgai honetan estatuaren zeregina gure ekonomian ikertzen saiatuko gara. Unitate Didaktiko hau Batxilergoko Ekonomia ikasgairako burutua dago. Gure asmoa da baliabide informatikoak erabiliaz ikasleen esku ekonomia ikasteko beste modu bat eskaintzea. Ekonomia zientzia bizia denez ikasleek aukera izan behar dute azken datuak eskuratzeko eta beraien herrialdeko magnitude makroekonomikoetatik abiatuz azterketa ekonomikoak egiteko. Lagungarri izango zaizuelakoan. |
|
Bidali itzazu zure iradokizunak:e-posta |
Proiektu hau Gipuzkoako Foru Aldundiaren babespean burutu da |