Estatuaren eragina gizartean administrazio desberdinen bidGipuzkoako Foru Aldundiaez gauzatzen da. Administrazioak, beraz, hiritarrei zerbitzuak eskaintzen dizkieten aginte publikoaren besoak dira. Hiru administrazio mota bereiziko ditugu: administrazio lurraldetarra, erakunde autonomoak eta enpresa publikoak. Guk, batez ere, administrazio lurraldetarra aztertuko dugu, hau baita estatuaren ardatza. Gurean, administrazioak bost maila ditu:

ADMINISTRAZIO LURRALDETARRA

EUROPAR BATASUNA
Bere eskumenak arlo ekonomikoan ditu nagusiki eta 27 estatuen gain eragiten du. Adibidez merkataritza, moneta politika, ingurunea, nekazaritza, arrantza, azpiegiturak, aduanak,....
ESTATUAREN ADMINISTRAZIO ZENTRALA
Estatu espainiarraren eskumenak arlo hauetara zabaltzen dira: ejertzitoa, polizia, lan araudia, zigor kodea, kanpo eta barne politika,.....
AUTONOMIA ERKIDEGOA
Euskal Autonomia Erkidegoak honako eskumenak ditu: hezkuntza, osakidetza, ertzantza, euskotren, industria, ....
FORU ALDUNDIA
Lau euskal probintziak foru erregimenetik datozen eskumen bereziak mantentzen dituzte, hala nola, zerga arautu eta jaso, errepideak, mendiak, kirol ez profesionala eta abar.
UDALA
Hiritarrarengandik gertuen dagoen administrazioa da eta oinarrizko zerbitzuak eskaintzen ditu: kale garbiketa, zaborra jaso, polikiroldegia, autobusak, hilerriak, ura, kale argiketa, azoka eta, batez ere, lur eraikigarria zehaztea.
1. JARDUERA: Europar Batasuneko web orrira joan eta osatu hurrengo taula
2. JARDUERA: Zure Foru Aldundiaren web orrira joan eta bertan azaltzen diren zergekin ondoko taula osatu
3. JARDUERA: Gipuzkoako udaletxeen web orrira joan eta atera ezazu zure udalerriaren informazioa: zerga nagusiei buruzko azalpenak egin itzazu.

GIZARTE SEGURANTZA

Hiritarren behar egoera desberdinak pairatzen dituzte bizitza zehar, hala nola, gaixotasun arruntak, lan istripuak, heriotza, alarguntza, gurasoen heriotza eta, azkenik, jubilazioa adin batetik aurrera (65 urte). Egoera guzti hauei aurre egiteko Gizarte Segurantzaren Sistema sortu zen Lehen Mundu gerra ondoren. Gizarte Segurantzak aurrekontu itzela kudeatzen du, beste sektore publikoen bezain bestekoa da. Bere finantza iturriak langile eta enpresen kotizazioak dira. Lehen estatuak zati bat transferentzia bidez ordaintzen zuen, baina, gaur egun, Gizarte Segurantzak superabita du eta ez du estatuaren laguntzarik behar. Hala ere, Europan, hiritarren bizitza itxaropena luzatzen ari denez eta jaiotza tasa oso baxua denez, Gizarte Segurantzaren porrota aurrikusten da epe ertain batean (2025). Kotizatzaileen kopurua gero eta txikiagoa izango da eta pentsionistena gero eta handiagoa.

Langabeziaren babesa INEMen esku dago. Erakunde honek aurretik egindako kotizazioaren arabera lanik gabe gelditu den langileari prestazio ekonomikoa ematen dio.

KOTIZAZIO TAULA (ehunekotan)
Langilea
Enpresa
Gertakizun arrunta
 4,7
 23,6
Lan istripua eta gaixotasun profesionalak
 jardueraren arabera 
Lanbide heziketa
 0,10
 0,6
Langabezia
 1,55
FOGASA
 Ez
 0,4

 

Jarduera 1: Gizarte Segurantzaren web orrira joan eta bere historiari buruzko datuak bila itzazu.

Jarduera 2: Joan zaitez INEM web orrira eta kalkula ezazu zein izango litzatekeen zure langabezia prestazioa baldin eta:

  • atzo kaleratua izan zinen
  • aurreko hiru urteetan enpresa berdinean lanean aritu zara, lanaldi osoz
  • langabeziako oinarria 1800 €koa izan da
  • ez duzu seme-alabarik

Gizarte Segurantzak jasotako kotizazioekin zenbait prestazio ordaintzen dizkie kotizatzaileei.

Aldi baterako ezintasuna
Arrazoia
Iraupena
Zenbateko
Erakundea
Gaixotasun arrunta
4. egunetik 15. egunera
oinarriaren %60
enpresa
16. egunetik 20. egunera
%60
gizarte segurantza
21. egunetik
%75
gizarte segurantza
Lan istripua eta laneko gaixotasuna
istripu egunean
soldata osoa
enpresa
hurrengo egunetik
oinarriaren %75
gizarte segurantza
ENPRESA PUBLIKOAK

Enpresa publikoak ez dira, zehazki, administrazioaren arlo bat baina estatuaren jabetzapekoak direnez, honek ekonomian eragiteko duen tresna boteretsua dira. Berauen bidez estatuak beste agente ekonomikoek bezala eragiten du merkatuan: ondasun eta zerbitzuak eskaini eta erosiaz. Garraioaren sektorean, adibidez, tren zerbitzua eta hegaldiak monopolio moduan eskaini izan ditu, Europar Batasunean sektorearen liberalizazioa onartu den arte. Honez gain, estatuak azpiegiturak eraikitzen ditu (errepideak, portuak, museoak,..) merkatuan erosle handi baten funtzioak beteaz.

Enpresa publiko nagusiak honako hauek dira:

RENFE
EUSKOTREN
IBERIA
TVE
EITB
CORREOS
JARDUERA: Bila ezazu enpresa hauei buruzko informazioa esanez zein zerbitzu eskaintzen duten, beraien kapitala erabat publikoa den, nola dagoen osatua bere kontseilua, zein da zuzendaria, zenbatekoa izan da azken urteko salmenta eta, zure ustez, beste edozein informazio interesgarri bere jarduera merkatariari buruz.