"Duen fisonomia bereziari esker itsasontziei babesleku hobezina ematen die eguraldi txarra dagoenean eta instalazioen eta makineriaren aniztasunari eta kalitateari esker bertaratzen diren itsasontzi guztien beharrei erantzuteko gai den portua bilakatu da Pasaia. Pasaiako Portua portu naturala da, itsasontziei erabateko babesa ematen dien badiak osatutakoa."
Pasaiako portua web orria

PASAIAKO PORTUA

 

"Hain zuzen, arintasuna da portuak eskaintzen duen abantaila nagusienetakoa. Izan ere, itsasontzien batez besteko egonaldia izugarri murriztu da azken urteotan, lan-sistema arrazionalizatzeari esker.
Pasaiaren zeregina ez da mugatzen merkataritza-portu baten berezko lanetara. Beste zerbitzu batzuk ere eskaintzen ditu, hala nola, konponketa, eraikuntza eta abar"

Pasaiako portua web orria

Azken urteetan, bere trafikoaren hazkundeak frogatzen duenez, Pasaiako portua Gipuzkoak duen irteera naturalarik onena da nazioarteko merkataritzarako.

1. ARIKETA: Pasaiako Portua web orrira joan zaitez eta trafikoaren atalean bilatutako informazoarekin bete ezazu A taula. Ondoren, portuaren azpiegitura atalean, grafikoan, bila ezazu zein kaitan garraiatzen diren merkantzia horiek B taula beteaz.

A: Merkantzia nagusia
B: Kaia


2. ARIKETA: Pasaiako Portua web orrian aurki daitekeen informazioarekin erantzun ondoko galderei:
        • Pasaiako portua automobilen esportazioan Espainiako lehena da. Horretarako roll-on, roll-off sistema berezia erabiltzen du. Datu honi buruz ahal duzun informazio guztia lor ezazu: zertan datza, zein kaitan egiten den, zein kopuru,.....
        • Zenbat garabi daude?
        • Portuaren historiari buruzko informazioa eskura ezazu.
        • Zein erakundetako kideek hartzen dute parte Administrazio Kontseiluan?