NAZIO ARTEKO
ERAKUNDEAK
|
Nazioarteko
merkataritzaren garapenak zenbait tresna behar ditu bere jarduerak segurtasunez
burutu ahal izateko. Lehena, truke unitate fidagarri bat da, nazio guztietan
onartua eta beste moneten erreferen Gerra arteko garaiak
urre patroiaren gainbehera ekarri zuen. Orduan gertatutako krisi ekonomikoak
urre kopuruak ezin ziola ekonomiaren garapenak eskatzen zuen erritmoari
jarraitu argi erakutsi zuen. 1944ean, Bretton
Woods-en (AEB) 44 estatu bidu ziren sistema berria antolatzeko.
Lehenik, Nazioarteko Moneta Antolaketa berria,
Estatu Batuen zuzendaritzapean zegoen. Urrearen prezioa dolarretan finkatzen
zen eta beste estatuek euren moneta dolarrarekiko finkatzen zuten. AEB-eko
gobernuak berak ezarritako prezioan eskaintzen zitzaion urre guztia erosi
edota saltzeko konpromezua hartzen zuen. Beste aldetik, beste estatuen
banku zentralek bere moneten balioa 1973.tik aurrera,
Estatu Batuek urrearekiko bihurgarritasuna bertan behera utzi zuten. Urrearen
erreferentzia amaitua zegoen. Monetak libreki salerosten ziren dibisen
merkatuan eta, beste edozein ondasunaren kasuan bezala, eskaintza-eskariaren
legeak ezarriko zuen bere balioa. Honen funtzionamendua horrelakoxea
da: estatu batek gehiago esportatzen badu, inportatu baino (superabit)
beste estatuek haren moneta erosi behar dute inportazioak ordaintzeko
eta bere balioak gora egingo du. Aldiz, gehiago inportatzen badu esportatu
baino (defizit) bere Banku Zentralek dibisen merkatuetan eragin dezakete bai moneta debaluatzeko bai indartzeko. Banku Zentralak bere moneta erosten badu, horretarako dibisen erreserbak erabiliaz, honen balioak gora egingo du eta, alderantziz, bere moneta saltzen badu, hau debaluatu egingo da. ARIKETA Joan zaitez Nazioarteko Moneta Fondoaren web orrira eta erantzun itzazu galdera hauek.
|