GLOBALIZAZIOA
"Industria handiak Amerikako aurkikundeak prestatu zuen mundu merkatua sortu du. Mundu merkatuak merkataritzaren garapena, nabigazioa eta lurreko garraio guztiak ikaragarri azkartu ditu...Mundu merkatuaren esplotazioaren bidez burgesiak izaera kosmopolita eman die herrialde guztien ekoizpen eta kontsumoari."
Karl Marx, Manifestu Komunista. 1848


Marxen hitzok profetikoak izan daitezke, gaur egungo globalizazio eta antiglobalizazioaren arteko gatazkari errEtiopiako nekazariaeparatuta. Nazioarteko merkataritza librearen garaipenak kontrako erreakzio kritikoa piztu du, antiglobalizazio mugimendua izenekoa. Globalizazioaren kontrakoek liberalismoak areagotzen dituen desberdintasun sozialak salatuz, beste mundu bat posible dela aldarrikatzen dute.

Kapitalismo liberalaren erakundeak, adibidez, Nazioarteko Moneta Fondoa (IMF) edo Mundu Merkataritza Erakundea (WTO) biltzen diren bakoitzean, hiri berean globalizazioaren kontrako manifestazio itzelak egoten dira. Zein da talde hauen ideologia eta zein helburu lortu nahi dute? Atal honetan galdera honi erantzuten saiatuko gara.

Globalizazioa zer den jakiteko, bere eragina sei ataletan aztertu behar genituzke:
  • merkataritza librea
  • multinazionalen inbertsio zuzena
  • burtsako kapitalen mugimendu azkarra
  • migrazio handiak herrialde garatuetara
  • komunikazio teknologien garapena
  • homogenizazio kulturala

Merkataritza libreak garatzeko aukera ezin hobea ekar diezaieke herrialde atzerBartzelona, 2002atuei. Bere kostu baxuei esker herrialde garatuak baino lehiakorragoak dira. Batez ere laneskua merkea eta aski formatua baldin badute, Europa ekialdeko herrialdeak bezala. Baina, liberalismoa hainbeste aldarrikatzen duten nazio garatuak izaten dira lehenak euren merkatuak babesten herrialde txiroetako produktuen aurrean.

Multinazionaleen inbertsioek aberastasuna sortzen dute nazio azpigaratuetan, baina herri hauen araudi laboralek laneskuaren esplotazioa baimentzen dute askotan, eta sortutako balioerantsiaren zati txiki bat besterik ez da gelditzen Genova, 2001bertan.

Kapital mugimendu espekulatiboek, ordea, moneta krisi latzak eragin ditzakete ekonomia ahuletan, hala nola, Mexiko, Tailandia, Argentina edo Turkia. Espekulazioak mesfidantza eta globalizazioaren kontrako erreakzioak piztu ditu.

Migrazioak arazoak sortzen ditu etorkinak jasotzen dituen herrian, baina herri hauek lanesku honen beharra dute bere ekoizpen sistemarako.

Komunikabideen garapenak eredu kultural amerikarra esportatzen duen era berean, globalizazioaren kontra borrokatzeko tresna bihurtu da, internet izaten baita mugimendu hauen koordinazio modua.

Globalizazioa fenomeno konplexua da, beraz. Abantailak eta arriskuak ekartzen ditu eta liberalismoaren doktrina zabaltzen duen bezalaxe, kontrako borroka ahalbidetzen du.



Joan zaitez ATTAC erakundearen web orrira eta bila itzazu globalizazioaren kontrako arrazoiak eta leloak.

Atzerritar legearen kontrako manifa