David Ricardo (1772-1823)

Banku jabe judutar baten semea, Ricardo bere garaiko ingles aberats eta kultoaren eredua izan zen. Adam Smith-en jarraitzailea izanik, bere lanak herri baten garapenaren zergatiak ikertzera zuzendu zituen eta gizarte inglesaren egitura ekonomikoaren azterketa sakonak burutu zituen. Hazkunde ekonomikoaren zergatiak aztertzen hasita, errentaren banaketa zeren arabera gertatzen den ikertu zuen. Honako gai hauek izan ziren bere interesekoak: mozkinak, kostuak eta kanpo merkatuaren funtzionamendua, besteak beste.
Bere obra nagusia "Ekonomia politikoa eta tributazioaren printzipioak" (1817) izan zen. Bertan, garai hartako Inglaterran gertatzen ari zen mozkinen etengabeko jaitsiera aztertu zuen. Langileen soldatak igotzen ari ziren eta mozkinak, proportzionalki, jaisten. Hau ez gertatzeko gari merkearen inportazioak bultzatu behar zirela zioen. Horrela, langileek janari merkea edukita ez lukete soldata igoerarik eskatuko.

HAUETXEK BERE HITZAK:

" Garapen orokorra lortzeko edozein motatako jabetzaren zirkulazio eta elkar trukearen erraztasuna ezin da inoiz gehiegi izan, hau baita bide bakarra kapitala herrialdearen produktua hazteko ongien erabilko dutenen eskuetara iritsi dadin"

 

  1. Zergatik bultzatzen du David Ricardok zirkulazio librea garapena lortzeko?
  2. Merkataritza libreak herrialde pobreen garapena ekarriko duela uste al duzu?
  3. Nola azaltzen da ekonomikoki soldatak eta mozkinen arteko erlazioa?