Adam Smith-en abantaila konparatiboaren teoria azaltzeko adibide bat erabiliko dugu. Demagun bi herrialdek, Frantzia eta Alemania, telebistak eta txirrindak ekoizten dituztela. Frantzia trebeagoa da telebistak egiten Alemania baino eta hau, berriz, trebeagoa da Ruisdaeltxirrindak ekoizten. Frantzian, 100 langilek, 160 lan ordutan, 500 telebista ekoizten dituzte hilean; Alemanian, langile eta lan ordu berdinekin, 300 telebista ekoizten dituzten bitartean. Txirrindei dagokielarik, Frantziak 200 egiten dituen bitartean Alemaniak 300 ekoizten ditu lan baldintza berdinetan. Frantziak abantaila konparatibo absolutoa du telebistetan eta Alemaniak txirrindetan.

 

ABANTAILA ABSOLUTOA
Frantzia
Alemania
Guztira
Langile kopurua
100
100
Lan orduak
160
160
Orduak/telebista
32
53,3
Orduak/txirrinda
80
53,3
Ekoizpena espezializaziorik gabe, 50 langile arlo bakoitzean
Telebistak
50x160/32 = 250
50x160/53,3 = 150
400
Txirrindak
50x160/80 = 100
50x160/53,3 = 150
250
Ekoizpena lan banaketaren ondoren
Telebistak
100x160/32 = 500
500
Txirrindak
100x160/53,3 = 300
300
Pentsa dezagun, orain, Frantzia trebeagoa dela ere txirrindak ekoizten eta 320 txirrinda egiten dituela aipatu lan baldintzetan. Kasu honetan ere lan banketak emaitza hobeak lortuko ditu, Frantziak hobari erlatiboa duelako telebistetan.
 
ABANTAILA ERLATIBOA
Frantzia
Alemania
Guztira
Langile kopurua
100
100
Lan orduak
160
160
Orduak/telebista
32
53,3
Orduak/txirrinda
50
53,3
Ekoizpena espezializaziorik gabe, 50 langile arlo bakoitzean
Telebistak
50x160/32 = 250
50x160/53,3 = 150
400
Txirrindak
50x160/50 = 160
50x160/53,3 = 150
310
Ekoizpena lan banaketaren ondoren
Telebistak
100x160/32 = 500
500
Txirrindak
100x160/53,3 = 300
300

 

Orain egin ezazu zeuk kalkulua honako datuekin:
Gipuzkoak eta Nafarroak makinak eta ardoa ekoizten dituzte. Gipuzkoan, 100 langilek 160 ordutan 600 makina edo 300 litro ardo ekoizten dituzte; Nafarroan, berriz, lan baldintza berdinetan 400 makina eta 700 litro ardo.

 

 
ABANTAILA ABSOLUTOA
Gipuzkoa
Nafarroa
Guztira
Langile kopurua
Lan orduak
Orduak/makina
Orduak/ardo litro
Ekoizpena espezializaziorik gabe, 50 langile arlo bakoitzean
Makinak
Ardoa
Ekoizpena lan banaketaren ondoren
Makinak
Ardoa