Adam Smith
(1723-1790)

Ekonomiaren jatorria, zientzia bezala, "Nazioen aberastasuna" Adam Smith-en liburuaren argitalpenaren egunean kokatzen da: 1776. Klasikoek bere obrak industria izugarrizko garapena ezagutzen ari zen garaian idatzi zituzten (Industria Iraultza).
Beraien kezka nagusia hazkunde ekonomikoa eta berarekin erlazionaturiko gaiak izan ziren, hala nola, balioa, aberastasunaren banaketa, nazioarteko merkataritza eta abar. Beraien helburu nagusietako bat merkantilismoaren faltsukeria salatzea izan zen. Horren ordez, lehiaketa librearen aldeko teoria ekonomikoa bultzatu zuten. Adam Smith-entzat estatuak ez zuen ekonomian eskurik hartu behar, gizakiak bere interesaren bila askatasunez jokatzen bazuen, esku ikustezin batek bere ahaleginak denontzat onuragarri bihurtzen zituen.

 

BERE HITZAK HAUETXEK IZAN ZIREN:

"Baina, bakarrik, bere probetxurako erabiltzen du gizon batek bere kapitala industriaren alde; beraz, etekin gehien emango duen industrian erabiltzen saiatuko da, bere produktuak balio gehiena izan dezan edota ahalik eta diru edo beste ondasunen kopururik handienaz trukatzeko. Zeregin honetan, beste kasu askotan bezala, "esku ikusezin" batek gidatuta dago, bere asmotik kanpo zegoen helburu bat lortzeko. Eta hau ez da okerrena gizartearentzat. Norberaren interesa bilatuz gizonak gizarte osoarena lortzen du; askotan, gizartearena bilatzen duenean baino gehiago."

 

1. Zein testu inguruan kokatzen da Adam Smithen pentsamendua?
2. Adam Smith bezalako ekonomistei "klasiko" deitzen zaie. Zergatik?
3. Bila ezazu informazioa merkantilismoaren idei nagusiak azaltzeko.
4. Esku ikustezinaren metafora azal ezazu. Zein da esku hori Adam Smith-entzat?
5. Zerk mugi arazten du gizartea liberalismoaren ustez?
6. Ados al zaude testu honekin? Egin ezazu kritika arrazoitua.