1. Zein erabakik zehazten dute sistema ekonomikoa? (erantzuna)
  2. Planifikazio zentraleko ekonomiaren ezaugarri nagusiak azal itzazu.(erantzuna)
  3. Zein funtzio ditu estatuak gure sistema ekonomikoan? Zein eredukoa da? (erantzuna)
  4. Euskadiko telebista enpresa baten eskaintza-eskari kurbak egin itzazu.

    Prezioa
    Eskaintza
    Eskaria
    100 €
    25.000
    150.000
    200 €
    80.000
    120.000
    300 €
    100.000
    100.000
    400 €
    120.000
    80.000
    500 €
    150.000
    40.000

    a) Adierazpen grafikoa egin ezazu.
    b) Zein da oreka puntua eta zer gertatzen da hor?
    c) Zer gertatuko litzateke eskari kurban Koreako enpresa batek telebista merkeagoak merkaturatuko balitu?
    d) Telebisten prezioa 400 € bada zein egoeratan dago merkatua? (erantzuna)
  5. Azal ezazu nola eragiten dute eskariaren kurban faktore hauek eta esan zer motatako ondasunak diren:
    a) Gurinaren kurban margarinaren prezio igoerak
    b) Automobilaren kurban petrolioaren prezio jaitsierak
    c) Argazki kamaren kurban, kamara digitalen prezio jaitsierak
    d) Ogiaren kurban loteria tokatzea herri horretan (erantzuna)
  6. Nola eragiten du kanpo sektoreak merkatuan? (erantzuna)
  7. Nola mugituko da eskaintzaren kurba langileen soldatak igotzen badira? Eta makina berri batek ekoizpena handitzen badu? (erantzuna)
  8. Nola definitzen da sistema ekonomikoa? Zein da gurea eta nola definituko zenuke? (erantzuna)
  9. Zer da Adam Smithentzat esku ikusezina? (erantzuna)
  10. Nola eragiten dute eskari kurban ordezko ondasunek eta osagarriek? Jarri adibide bana (erantzuna)
  11. Nola eragiten du eskaintzaren kurban teknologiak? Zergatik doa kurba hau goraka? (erantzuna)
  12. Lehia hobezinaren lau baldintzak azal itzazu. Adibideren bat jar ezazu. Automobilaren merkatuak baldintzak betetzen al ditu? Arrazoi ezazu erantzuna esanaz zein merkatu mota den. (erantzuna)
  13. Zer da monopolioa? Gaur egungo adibide bat jar ezazu. (erantzuna)
  14. Zein izaten da enpresen jokaera oligopolio kasuan? (erantzuna)
  15. Monopolio mota desberdinak azal itzazu. (erantzuna)
  16. Kontzeptu hauen esanahia azal itzazu: prezioa, gastua, kostua eta fakturazioa. (erantzuna)
  17. MONTTE enpresak ikasgelako mahaiak egiten ditu. Horretarako EGUR enpresari egurrezko oholak erosi dizkio eta TUBACEX enpresari burdinezko hankak. Egurra baserritar baten pinuditik dator eta burdina Poloniako meategi batetik. Adibide honekin input, output eta balio erantsiaren azalpena egin ezazu. Grafiko baten bidez input-output katea azal ezazu. (erantzuna)
  18. Datu hauekin ekoizpen funtzioaren grafikoa egin ezazu

    Lana
    Ekoizpena
    1
    12
    2
    28
    3
    50
    4
    60
    5
    65

    Kalkula ezazu ekoizkin marginala eta esan noiz hasi da ematen Beheranzko Etekinen Legea. (erantzuna)
  19. Pasaia Untziola SA enpresak honako datu hauek ditu:

    Eraikina
    120.000
    Makineria
    90.000
    Altzairua
    18.000
    Helizeak
    12.000
    Langile finkoak
    54.000
    Argindarra
    9.000
    Telefonoa
    6.000
    Salmenta
    480.000

    Azaldu eta kalkula itzazu:
    a) Kostu osoa, finkoa eta aldakorra
    b) Mozkinak
    c) Input, output eta balio erantsia (erantzuna)
  20. Zer da lehia monopolista? Zertan bereizten da lehia hobezinarengandik? Jar itzazu adibide batzuk bi lehiaketa mota hauenak. (erantzuna)
  21. Zer da oligopolioa? Adibide bat jar ezazu (erantzuna)
  22. Defini ezazu enpresaren kontzeptua. Enpresa guztien helburua mozkinak irabaztea al da? Adibideak ipini itzazu (erantzuna)