Adam Smith (1723-1790)

Ekonomiaren jatorria zientzia bezala “Nazioen aberastasuna” Adam Smith-en liburuaren argitalpenaren datan kAdam Smithokatzen da: 1776. Klasikoek bere obrak industriak izugarrizko garapena ezagutu zuen garaian idatzi zituzten.
Beraien kezka nagusia hazkunde ekonomikoa eta berarekin erlazionaturiko gaiak izan ziren, hala nola, balioa, banaketa
, nazioarteko merkataritza, eta abar. Beraien helburu nagusietakoa izan zen lehiaketa librearen kontrako merkantilismoaren ideien salaketa, garai hartan oso zabalduak zeudenak. Adam Smith-entzat estatuak ez zuen ekonomian esku hartu behar, gizonek bere interesaren bila askatasunez jokatzen bazuten, esku ikusezin batek bere ahaleginak denontzat onuragarri bihurtzen zituen.

BBERE HITZAK HAUETXEK IZAN ZIREN:

"Baina, bakarrik, bere probetxurako erabiltzen du gizon batek bere kapitala industriaren alde; beraz, etekin gehien emango duen industrian erabiltzen saiatuko da, bere produktuak balio gehiena izan dezan edota ahalik eta diru edo beste ondasunen kopururik handienaz trukatzeko. Zeregin honetan, beste kasu askotan bezala, “esku ikusezin” batek gidatuta dago, bere asmotik kanpo zegoen helburu bat lortzeko. Eta hau ez da okerrena gizartearentzat. Norberaren interesa bilatuz gizonak gizarte osoarena lortzen du; askotan, gizartearena bilatzen duenean baino gehiago."

  1. Zein testu inguruan kokatzen da Adam Smithen pentsamendua?
  2. Adam Smith bezalako ekonomistei klasiko deitzen zaie. Zergatik?
  3. Bila ezazu informazioa merkantilismoaren idei nagusiak azaltzeko.
  4. Esku ikusezinaren metafora azal ezazu. Zein da esku hori Smithentzat?
  5. Zerk mugi arazten du gizartea liberalismoan?
  6. Ados al zaude testu honekin? Egin ezazu kritika arrazoitua.