Langabezia tasa
Hilero izan ohi dugu gure gizartean langabezia tasaren gorabehera hizpide. Ekonomiaren adierazle nagusi honek kezka eta ardura pizten du gobernu, alderdi politiko, sindikatu eta iritzi publikoarengan. Hemen, bere esanahia, kalkulatzeko metodoa eta bere eragina biztanleriaren sektore desberdinengan aztertuko dugu.


Langabezia tasa:
langabeak eta biztanleria aktiboaren arteko erlazioa da, ehunekotan emana

  Egin ezazu langabezia tasaren kalkulua helbide hauetara joaz:
www.eustat.es
www.cfnavarra.es /estadistica

 

Langabeak

Aktiboak

Langabezia tasa

Zure herria

 

 

 

Zure lurraldea

 

 

 

Euskal Erkidegoa

 

 

 

Nafarroa

 

 

 

Okupazio tasa langabezia tasaren osagarria da, bien baturak biztanleria aktiboaren %100 osatzen baitu.

Okupazio tasa: Langabeak eta biztanleria aktiboaren arteko erlazioa da, ehunekotan emana. Langabezia eta okupazio tasak datu osagarriak dira: langabezia tasa + okupazio tasa = 100

www.egailan.es web orrian, herrialde hauen langabezia tasa bila ezazu
Italia
Alemania
Grezia
Frantzia
Suedia
Espainia
Euskal A. E.

Ekonomiaren datuak aztertzerakoan, beraien arteko erlazioari erreparatzen diogu. Askotan, esanguratsua da epe zehatz batean emandako eboluzioa jakitea, honek etorkizuneko joera aurreikusten duelako. Hazkundea ala jaitsiera kalkulatzen ikasiko duzu hurrengo jardueran

Aldakuntza portzentuala: bi data ezberdinen arteko datuen hazkundea ala jaitsiera adierazten du, ehunekotan emana. Kopuru absolutoan edo tasak erabili daitezke kalkulua egiteko.

Bila ezazu zure herriko langabeziaren eboluzioa azken bost urteetan eta urtez urteko aldakuntza portzentuala kalkulatu www.eustat.es
Urtea Langabeak % aldaketa
2004
2005
2006
2007
2008