Biztanleria aktiboa |
Lan egiten
duten guztiak ez dira aktiboak eta lanik gabe daudenak, berriz,
aktibotzat hartzen ditugu. Nahaste-borraste hau argitzen saiatuko
gara orri honetan. |
Zer
da lan egitea? Lana, lurra eta kapitalarekin, produkzio
faktore bat da. Faktore hau, besteak bezala, merkatuan trukatzen
da. Lan egiten duenak, beraz, produkzio faktore hau saltzen du merkatuan. |
|
Biztanleria
aktiboa: Ondasun eta zerbitzuak ekoizten dituzten
pertsonek osatzen dute, beraz, ekoizpen eta kontsumo funtzioak burutzen
dituztenak. Oro har, 16 urtetik 65era izaten da biztanleria aktiboan
sartzeko adina, potentzialki aktiboak deitutakoak. Bertan bi multzo
bereizten dira: landunak eta langabeak. |
Biztanleria
ez-aktiboa edo pasiboa: ondasun edo zerbitzurik ekoizten ez
duten pertsonak dira, kontsumo funtzioa betetzen dute, soilik. Gizarte
talde hauek: ikasle, jubilatu eta etxekoandreek osatzen dute, nagusiki,
biztanleria ez aktiboa |
|
Ariketa:
Bila itzazu ondoko datuak: biztanleria, biztanleria aktiboa eta
pasiboa zure herrian, lurralde historikoan eta autonomia
erkidegoan helbide honetan
www.eustat.es
|
|
Bila itzazu datuak, taula
osatu eta, gero, ariketa gorde edo inprima dezakezu. Kontuan hartu datu
hauek gero landu behar ditugula. |