Aktibotasun tasak |
||
Aktibotasunaren
kontzeptuak adierazten digu gizarte horretan biztanleriak zein proportziotan
hartzen duen parte ekoizpenaren prozesuan, hau da, zenbat biztanlek ekoizten
du ondasun edo zerbitzu bat errenta baten truke. Orri honetan zenbait
tasa aztertuko ditugu, tasa bat bi multzoen arteko erlazioa da ehunekotan
emana. Tasak herri desberdinen arteko konparaketa egitea ahalbideratzen
digu, ez du axola herri horien tamaina desberdina ote den. |
||
|
||
Lehen
jasotako datuak oinarritzat harturik honako tasa hauek kalkula itzazu.
Daturen bat falta baduzu bila ezazu www.eustat.net eta www.egailan.es
web orrietan |
||
Bi
herrialderen arteko konparaketa egin ezazu. www.egailan.es(Europa/estatistika)
web orrira jo eta, bertan, Europa eta Euskal Autonomia Erkidegoko estatistiketan
herri hauen aktibotasun tasak konpara itzazu: |
||
Osatutako
taulak inprima itzazu. Garapena eta aktibotasun
tasaren arteko erlaziorik ikusten al duzu? Ea
beste kontinenteetako herrialdeen aktibotasun tasak bilatzen dituzun interneten.
Lortzen badituzu konpara itzazu Europakoekin eta konklusioak atera. |