Enpleguaren aldeko politika

Behartsuari arraina eman ala arrantzan erakutsi?

XX. mendean, Mendebaldeko Europako estatuek bere hiritarren ongizatea lortzeko helburua ezarri zuten. XIX mendeko estatu liberalari kontrajarririk, gizartearen ongizate materialaren ardura hartu zutelako estatu sozialak (welfare state) deituak izan dira. Botere publikoek politika eraginkorrak bultzatu behar dituzte bere hiritarrek lan duina lor dezaten, etxebizitza izan, hezkuntzara iritsi edota osasun zerbitzu unibertsalaz gozatu. Gaur egun, gai honi buruzko eztabaida handia dago europar gizartean: batzuk, Estatu Batuetako ereduari jarraituz estatuak funtzio hau bertan behera utzi behar duela diote, hauek eskubitar neoliberalak ditugu eta, oro har, Milton Friedman buru duen Chicago-ko eskolaren jarraitzaileak dira; besteak europar "ongizate estatua"-ren defendatzaileak dira, hauek sozial-demokratak ditugu eta beraientzat justizia sozialaren xedea lortzeko estatuaren esku-hartzea beharrezkoa da.
Lan merkatuaren aorrean, botere publikoek bi motatako politikak egiten dituzte denek lanpostu bat izatea lortu ahal izateko: AKTIBOAK eta PASIBOAK
POLITIKA PASIBOA: langabezian dagoenari bizi ahal izateko diru-laguntza bat ematen zaio. Behartsuari arraina ematen zaio, beraz.
POLITIKA AKTIBOA: lan bila dabilenak lana aurkitzeko ahalik eta baldintza egokienak sustatzea du helburu: formazioa bultzatuz, kontratuak erraztuz, diskriminazioa sahiestuz, eta abar. Hala, behartsuari arrantzan egitea erakusten zaio.

Politika pasiboak, gaur egun, espainiar estatuaren esku daude eta INEM (Instituto Nacional de Empleo) delako erakundeak kudeatzen ditu. Bere zeregin nagusia langabetuei soldata bat ematea da. Soladata hau bi eratakoa izan daiteke: langileak aurretik kotizatutakoaren ondorioa ala laguntza modukoa.Langabeak 29ko krisian
Kotizatutakoa. Langileak lanean ari zen bitartean egindako ekarpenaren ondorioa da, ez da inongo oparirik gobernuaren aldetik baizik eta langabeziaren aurreko aseguru moduko bat da. Ikus www.inem.es
Laguntza. Langabeari errenta minimo bat bermatu nahi zaio, bere egoera familiarra kontuan hartutik. Hiritar orok bera eta bere familiaren mantenurako gutxieneko errenta bat izateko eskubidea du. Planteamentu sozial honen islada dira oinarrizko errenta soziala edo gizarteratzeko soldata minimoa deiturikoak.

Politika aktibLangabeak kafea eta ogitxoa eskuratzearen zainoak langileak lan egokia bila dezan bideratzen dira. Hauek, gurean, desentralizatuagoak daude eta bai Eusko Jaurlaritzak bai Foru Aldundiek baita Udalek ere enpleguaren aldeko politika bultzatzeko ahalmena dute. Helburu horrekin LANGAI sortu du Eusko Jaurlaritzak. Ikus www.egailan.es
Europar Batasunak bere enpleguaren aldeko politika diseinatu du eta han ezarritako ardatz eta irizpideak dira Euskal Herriko administrazioek jarraitu dituztenak bere enplegu politikak sustatzeko. Lau ardatz proposatu dituzte europar langabezia gutxitzeko asmoz:

1. Lan munduan barneratzeko gaitasuna hobetzea. Langabeziak ez die berdin eragiten gizartearen talde guztiei; gazteak, emakumeak eta 45 urtetik gorakoak dira kaltetuenak. Horien kontratazioa bultzateko neurriak honako hauek dira:
a) kolektibo horien lanbide heziketa sustatzea
b)enplegaitzailea eta langilearen arteko bitartekaritza
c)talde horietako langileak kontratatzen dituzten enpresentzat pizgarri ekonomikoak ematea

2. Enpresa berriak sortzen laguntzea. Enpresa berri bat sortzeko bidea oztopo juridiko, administratibo eta fiskalez beteta egoten da. Enpresa ekimena bultzatu nahian oztopo horiek gainditzeko aholkularitza eta laguntza fiskala eskainiko zaie enpresa berriei, batez ere enpresa txiki eta ertanei (PYME).

3. Langile eta enpresen etengabeko formazioa. Kalitatea hobetzea da ardatz honen helburua. Dagoen enplegua finkatzeko eta hobetzeko enpresak bere antolaketa produktibitatea hobetu behar dute.Neurriak honako hauek dira: teknologia berrien ezarpena, ikastaroak, kooperatibak eta ekonomia soziala bultzatu, aparteko orduak murriztu, eta abar.

4. Berdintasunaren alde eta diskriminazioaren kontra. Denok ez dugu aukera berdinik lanpostu bat eskuratzeko; emakumeak, elbarrituak, etorkinak, eta baztertutako zenbait taldek askoz zailago dute lan merkatuan sartzea. Horien aldeko diskriminazio positiboak talde hauen berezko desabantaila konpentsatu nahi du.