EBALUAZIOA
  1. Zeintzuk dira dirugaiaren baldintzak bere funtzioa ongi bete dezan? erantzuna
  2. Diruaren funtzioak azal itzazu adibide bana jarriaz. erantzuna
  3. Gaur egungo diruaren balioa urrean oinarritzen al da? Ezezkoa bada zertan? erantzuna
  4. Zer dira dibisak? Nola aldatzen da beraien balioa merkatuan? erantzuna
  5. Moneta eskaintzaren atal desberdinak azal itzazu. Ba al dago erlaziorik moneta eskaintza eta inflazioaren artean? erantzuna
  6. Zer da gordailua? erantzuna
  7. Nola lortzen dituzte bankuek bere mozkinak? erantzuna
  8. Zer da interes tasa? Momentu honetan zenbaten dago EBZren interes tasa? erantzuna
  9. Zer da banku transakzioa? Jar ezazu adibide bat. Gaur egun nola egin daiteke transferentzia bat? Zerbait ordaindu behar al da? erantzuna
  10. Zein mailegu mota ezagutzen duzu? Beraien desberdintasunak azal itzazu. erantzuna
  11. Zein abantaila ditu pentsio planak? erantzuna
  12. Bankuek kutxa koefiziente bat izatera behartuta daude. Nork behartzen ditu eta zein helbururekin? erantzuna
  13. Zer da eurogunea? Bertan dauden estatuen zerrenda egin ezazu. erantzuna
  14. Europar Banku Zentralaren (EBZ) funtzioak azal itzazu. erantzuna
  15. EBZk interes tasa aldatzen badu zein ondorio dauka ekonomian? erantzuna
  16. Zeintzuk osatzen dute eskaintza eta eskaria burtsan erantzuna
  17. Inbertsore txikia izango bazina, non ipiniko zenuke zure kapitala? Errenta finko ala aldagarrian? Eta zergatik? erantzuna
  18. Enpresa bateko erabakietan parte hartu nahi baduzu, akzioak ala obligazioak erosi behar dituzu? Arrazoitu zeure erantzuna. erantzuna
  19. Zer da inflazioa? Patataren prezioa igotzen bada, inflazioa dagoela uste al duzu? erantzuna
  20. Eskariaren inflazioa azal ezazu. Zein desberdintasun dago monetarista eta keynesiarren artean inflazioa azaltzerakoan? erantzuna
  21. Herrialde batean langabezia handia bada eta moneta masa asko igotzen bada, inflaziorik egongo al da? Nola erantzungo liokete galdera honi monetaristek? Eta keynesarrek? erantzuna
  22. Kostuen inflazioa azal ezazu. Jar itzazu bi adibide bata lehengaiekin eta bestea lanarekin. erantzuna
  23. Zer da egiturazko inflazioa? erantzuna
  24. Nola eragingo die inflazioak inbertsoreei? Eta kontsumitzaileei? erantzuna
  25. Oro har nola eragiten die inflazioak enpresei? erantzuna
  26. Zein talde sozial kaltetzen ditu inflazioak? erantzuna
  27. Nork atera dezake onurarik inflazioaren ondorioz? erantzuna
  28. Nola kalkulatzen du inflazioa Espainiar Estatuak? erantzuna