Aintzineko ekonomiak trukean oinarritzen ziren. Gero, denok onarturiko truke ondasunak aurkitu ziren: gatza, kakao, oiloak, behiak... Baina, kontua ez zen erraza, zenbat oilo balio ditu behi batek? Ondasun batzuk beste batzuen ordez aldatzen direnean trukea dagoela esaten dugu. Zuzeneko elkartrukea dirurik gabe osoDirua aldatzen Nikaraguan zaila da. Trukeak ekonomiaren garapena oztopatzen du. Oso zaila da bi pertsonek ondasun egokiak izatea elkarri trukatzeko eta bi ondasun horien balioa berdina izatea. Adibidez: batek behiak ditu eta besteak oiloak, zenbat oilo balio ditu behi batek? Trukea emateko desioen kointzidentzia bikoitza eman beharko litzateke, hau da, imajina dezagun zein zaila izango litzateke gosea duen jostun batentzat, biluzik dagoen nekazari bat aurkitzea.
Diru mota

Atal honetan diruaren funtsa azaltzen saiatuko gara. Zer da? Zer dago diruaren atzean? Historian zehar dirua sortzeko erabili diren metodoak oso desberdinak izan dira. Taula honekin diruak izan duen ibilbidea aurkeztu nahi dugu.

Merkatugai den dirua: gatza, kakao,...
Metalezko dirua: urrea, zilarra.
Urregai den paperezko dirua: biletea
Diru fidagarria: dólar, euro,yen,franko suizoa
Banku dirua: txeke, txartela...

Diruak bere funtzioa betetzeko lau baldintza bete behar ditu:

Denok onartua izatea
Garraiatzeko erraza
Zatigarria
Iraunkorra

Hasieran, balio handiko ondasun edo metalak erabili ziren dirutzat. Gero paperara jo zuten eta, gaur egun, transakzio elektronikoa besterik ez da.

Diruaren funtzioak

  • Truke bidea da. Denok onartzen dugu dirua truke bidetzat. Diruak trukea errazten du. Izan ere, dirua erabiliz gero, saltzaileak eta erosleak ez dute bi ondasunetan ados jarri behar, batak zaldia nahi du eta besteak ardiak, baizik erosleak saltzailearen ondasuna nahi du eta horren salneurrian ados jarri behar dira biak.
  • Neurri gisa ere erabiltzen da dirua, hau da, prezioak zehazteko eta kontuak eramateko unitatetzat hartzen da. Balio kalkulatzeko neurritzat erabiltzen da, hots, ondasun eta zerbitzuen balioa kalkulatzeko.
  • Dirua balio gordailua da. Aberastasuna modu desberdinetan gorde daiteke, adibidez, etxeak edukita, urrea gorde eta abar. Baina erosoena, berehala erabili daitekeelako dirua da. Izan ere, familiek zein enpresek ondarearen zati bat dirutan edukitzen dute.
GASTATU
GORDE
NEURTU


Legezko dirua

Egungo sistema ekonomikoan, paperezko diruak ez du metal preziatuaren babesik, ezin zara bankura joan eta duzu diruaren balioa urretan eskatu. Elkarrekiko konfidantzan datza egungo paperezko diruaren balioa. Guk paperezko dirua onartzen dugu, besteek ere guri ordainketa eratzat onartuko digutela uste dugulako. Konfidantza hori hausten denean, salerosleek beste moneta batera (dollar) edo trukera jotzen dute
Legezko dirua erakunde batek jaulkitako dirua da. Hiru fase ezagutu ditugu legezko diruaren historian:

  • Banku pribatuek, XIX. mendean, bileteak egiteko ahalmena zuten, beti gordailuan zuten urrearen arabera. Egoera honeKanbista, Afganistantan, arazoak sortu ziren bankuek zuten urrea baino diru gehiago jaulkitzen baitzuten.
  • Banku nazionalek, XX. mendean, diru jaulkipena monopolizatu eta estatuak eskuratu zuen diruaren kontrol osoa. Urre-patroia sistemarekin jarraitu zuten Bigarren Mundu Gerra arte. Orduan, munduan zeuden urre erreserbak ez ziren nahikoak ekonomiaren garapenak behar zuen diru kopurua sortzeko. Urre-patroia bertan behera utzi eta estatu bakoitzak bere ekonomiaren garapenaren arabera dirua jaulki zezakeen. Zer gerta daiteke diru gehiegi sortuz gero? Inflazioa eta, gainera, beste herrialdeek ez dute diru onartuko, beraz debaluatu egingo da. Eta diru gutxiegi egiten badute? Deflazioa eta berbaloratuko da dibisen merkatuan. Konklusioa: oreka egon behar da jaulkitako diru kopurua eta ondasun eta zerbitzuen balioaren artean.
  • Europar Banku Zentrala. 2002. urtean Europako 11 estatuek bere ahalmen monetarioa Europar Banku Zentral bakar baten esku utzi zuten. Banku honek EUROA jaulkitzen du eta berak erabakitzen du zenbat diru sortu, oinarrizko interes tasa eta abar.
Diruari buruz gaizki ulertze bat dago, Estatuak behartzen gaituelako erabiltzen dugula legezko dirua. Baina, gogratu diruaren erabilgarritasuna bestearen onarpenean oinarritzen dela. Antzeko zerbait gertatzen da eskola umeen kromoekin edo gerrako preso lekuetako zigarroekin. Diru gisa erabiltzen da truke bidetzat onartuak direlako, lege berrespenetik at. Beste pertsonek gure erosketen ordainketa eratzat onartuko dutelako konfidantzagatik erabiltzen dira. Adibidez: 3. munduko estatu asko ez dira beraien diruaz fidatzen eta dolarrera jotzen dute babes bila.
Dibisak merkatu librean salerosten dira eta eskaintza-eskariaren legepean daude. Estatu batek bere moneta kopurua gehiegi handitzen badu zigortua izango da merkatuan eta bere moneta debaluatu egingo da. Moneta indartsu bat ekonomia indartsu baten adierazlea da.

Jarduera: Egin ezazu klik irudian eta bila itzazu azken hilabeteko datuak dibisen merkatuan

DIBISA
azkena
hilabeteko aldea
maximoa
minimoa
Joera: gora/behera
dolar/euro
libra/euro
yen/euro

Moneta eskaintza

Moneta eskaintza jendearen esku dagoen dirua (bileteak eta txanponak) da, hots, pertsonek eta enpresek poltsikoan duten diru kopurua gehi bankuetako gordailua. Moneta eskaintza M hiru motatakoa izan daiteke:

M1: jendearen eskudirua gehi ageriko gordailuak (diru stock-a)
M2: jendearen eskudirua, ageriko aurrezkiak gehi aurrezki gordailuak. (M1 + Aurrezki gordailuak)
M3: jendearen eskudirua, ageriko gordailuak, aurrezki gordailuak eta eperako gordailuak. Honi, likidezia erabilgarria ere deitzen zaio. (M2+ Eperako aurrezki gordailuak).

 

Ageriko gordailuak, titularrak berehala erabili ahal dituenak dira.
Aurrezki gordailuak, libretan gauzatzen dira eta ageriko gordailuetako eragiketa berdinak dituzte, baina ezin dira txeke bidez erabili.
Eperako gordailuak, epe finkoan harturiko fondoak dira eta ezin dira eskuratu hitzartutako epea baino lehenago zehapen gabe.

Jarduera: begira ezazu Banku baten web orrian zein gordailu mota dauden eta zein interes tasa ematen duten bakoitzean. KUTXA, BBK, VITAL, EUSKADIKO KUTXA.