Zer gertatzen da bankuan dugun diruarekin?

Jonek bere aurrezkiak, 3.000 €, bankuan gorde ditu, han seguru eta bera itzultzeko zain egongo delakoan. Baina, bankuan utzi bezain laster Amaia mailegu baten eske joan da motorra erosteko. Bankuak Jonen dirua eman dio, baina ez osorik, legeak KUTXA KOEFIZIENTEA gordetzera behartzen baitu % 3a. Beraz, 2.910 € eman dizkio. Motorraren saltzaileak dirua kobratu eta bankura eraman du berriro.
Ondoren, Mikel joan da bankura mailegua eskatzera eta bankuak motor saltzaileak utzitako dirua eman dio, baina ez osorik, kutxa koefizientea deskontatu ondoren, 2.822 € eman dizkio. Mikelek telebista planoa erosi du eta saltzaileak dirua kobratu orduko bankura eraman du.
Gero, beste bezero bat joan da bankura eta mailegua eskatu du. Berriro, Kutxa Koefizientea deskontatu ondoren, 2.738 € eman dizkiote. Horrela, hasierako kapitala amaitu arte bankuak dirua mugituko du eta, azkenik, hasierako 3.000 € haiek 97.000 € bihurtuko dira.

Nola? Formula hau aplikatuz:

hasierako gordailua x (1/kutxa koefizientea - 1)

Beraz, bankuak 3.000 € zirenak 97.000 € bihurtu ditu


JARDUERA: 500 € bankuan gordetzen badituzu eta momentu horretako kutxa koefizientea %2 baldin bada, zenbat diru eman dezake maileguetan banku horrek?