Finantza bitartekariak

Finantza Sistema kapitalen eskatzaile eta eskaintzaileen artean bitartekari lana egiten duen erakunde multzoak osatBBVAko egoitza Madrilenzen du. Pertsona batzuek dirua aurreztua dute eta beste batzuek, aldiz, dirua behar dute. Bi hauek lotzen dituzten erakundeak finantza bitartekariak dira.
Batzuk Bankuko finantza bitartekariak dira, adibidez, Europa eta Espainiako Bankuak, banku pribatuak, aurrezki kutxak eta kreditu kooperatibak. Hauek dirua sortzen dute, erreserba guztien baliotik gorako maileguak ematen dituztelako, aurrerago ikusiko dugun moduan. Banku sistemak, batetik, familien aurrezkia eta, bestetik, kontsumitzaile eta enpresen diru eskaera lotzen ditu.
Beste batzuek bestelako finantza bitartekariak dira, adibidez, Aseguru etxeak, Pentsio fondoak, Inbertsio fondoak eta, oro har, bankuak ez direnak. Espainian, bankuz kanpo eta bankuko finantza bitartekariak nola edo hala loturik daude. Gehienetan, bankuen menpeko erakundeak dira edo bankuek sorturikoak.
Bankuen zereginak
Bankuek, famiBank of China, Hong Konglien aurrezkia erakartzen dute finantza erakundeetara. Diru horren truke, gordailua egiten duenari kopuru jakin bat, interesa, ordaintzen diote.
Jasotako gordailuen arabera, kontsumo edo inbertsio gastuak egiteko finantzaketa behar duten pertsonei edota enpresei maileguak ematen dizkiete. Zerbitzu horren truke, finantza erakundeek interes bat kobratzen diete. Interesari ehunekotan emana interes tasa edo tipoa (% 5) deitzen zaio.
Mailegu eskatzaileei kobratzen dieten interes tasa eta finantza erakundeetan dirua gordetzen dutenei ordaintzen dieten interes tasaren arteko aldean, bankuek mozkinak lortuko dituzte.
AURREZKIA - %3 - BANKUA - %8 - MAILEGUA

Bestalde, bankuek beste zerbitzu batzuk eskainiko dituzte: gordailuak jaso, transakzioak egin, maileguak, segurtasun kutxak eta finantza aholkularitza esate baterako.

GORDAILUAK
  • Agerikoa: kontu korronteak dira. Berehala erabil daitezke.
  • Aurrezkikoa: aurrezki liburuxkak dira. Ezin dira txeke bidez erabili.
  • Eperakoak: eperako ezarpenak dira eta zehapen gabe ezin dira eskuratu.

    JARDUERA:
    joan zaitez KUTXAra eta begiratu zein interes tasa eskaintzen duen epe desberdinetako gordailuetan
Epea
Interesa

TRANSAKZIOAK

Bankuek bezeroei errazten dizkieten diru mugimenduak dira. Funtsean, txekeak onartu eta kontu batetik bestera egindako diru transferentziak dira. Gaur egun, internet-en bidez egin daitezke. Adibidez, ikastolako bazkaria gurasoen kontu korrontetik ikastolako kontu korrontera pasatzen da. Transakzioek, gehienetan, komisioa izaten dute.


MAILEGUAK

Finantzaketa behar duten bezeroei (familiak, enpresak) maileguak ematen dizkiete. Nagusiki, bi mailegu mota daude:

  • Hipoteka-Bermedun Maileguak: hauen helburua etxebizitza edo eraikinen bat erosi nahi duenari finantzaketa eskaintzea da, bermea ondasun higiezina (etxea) da. Mailegu hartzaileak egunen batean ezin badu ordaindu, bankuak enkante (etxea subastatuz) bidez zor zaion kapitala berreskuratuko du.
    JARDUERA: Bila ezazu Kutxak zein baldintza eskaintzen dituen honelako mailegua emateko

  • Berme Pertsonaleko Maileguak: kreditu pertsonalaren helburua partikularrek izan dezaketen finantzaketa behar txikiagoei erantzutea da, adibidez, automobila, garajea, bidai bat, konponketak eta abar. Bermea mailegu hartzaile bera da eta, gehienetan, abal beharra izaten da. Hartara, motorra erosteko mailegua behar baduzu, gurasoen abala eskatuko dizute. Hau da, zuk ordaintzen ez baduzu, gurasoek ordaindu beharko dute.
    JARDUERA: Bila ezazu Euskadiko Kutxak zein baldintza eskaintzen dituen horrelako mailegua emateko.


SEGURTASUN KUTXAK

Bankuek segurtasun kutxak dauzkate, bezeroek objektu baliotsuak gorde ahal izateko.Diamanteak, dokumentu sekretuak edo diru beltza gordetzeko aproposak dira. Honen truke, noski, bezeroak kuota bat ordaintzen du.


PENTSIO PLANAK

Pentsio plana funtsean gordailu mota bat da. Baina berezia da bi arrazoiengatik:

  • Dirua ezin da berreskuratu epe luzean: jubilatu, elbarritu, hil edo horrelako egoera larria suertatu arte. Euskal araudia berezia da eta pentsio plana ireki eta hamar urtetara berreskuratu daiteke.
  • Laguntza fiskalak ditu petsonen errentaren gaineko zergan. Inbertitutako diru kopurua murriztu egiten da.

JARDUERA: Irudian klik eginez bila itzazu euskal pentsio planen abantailak

BESTELAKO ZERBITZUAK
  • Finantza aholkularitza
  • Atzerriko moneta trukea
  • Inbertsio planak
Bankuek dirua sortzen dute

Bankuetako gordailuak diru likido bihur daiteke bezeroak eskatzen duen momentuan. Bankuek ziur egon behar dute, edozein egoeratan, aurrezleek eskatzen dieten likidezia guztiari aurre egin behar diotela; dirua itzuli behar dutela, alegia.
Hala ere, ez dute zertan, jaso dituzten gordailuen %100 dirutan eduki behar. Bankuko praktikak erakusten du txekea eta txartela erabili ohi direla ordainketak egiteko eta bileteak banku gordailuen portzentaiaren zati txiki bat besterik ez direla.
Bestalde, gordailu irteera horiek, beste pertsona batzuek egiten dituzten sarrera likidoekin orekatuko dira.
Gaurko sisteman, bankuek gordailuen zati bat, Europako bankuan derrigorrez eduki behar dute, bi arrazoiengatik:

  • Bezeroen eskaerari aurre egiteko
  • Legez, moneta agintariek honela behartzen dutelako.
Kutxa koefizientea

Erreserba horiei Kutxa koefizientea deitu izan zaie. PertsoEuskadiko Kutxaren  egoitza  Donostianna batek dirua bankuan sartzen duenean, dirua hor daukala pentsatzen du. Europako Bankuak beste bankuei kutxa koefizientea izatera behartzen die. Horrela, mailegu berriak emateko ahalmena murrizten die. Modu honetan ere zirkulazioan dagoen diru kopurua gehitu edo murriztu dezake. Dena dela, bankuek gordailuen portzentaiaren zati bat besterik ez dute gordetzen erreserba bezala. Beste diruarekin ahalik eta etekin gehien lortu nahi dute eta dirua sortzen dutela esaten da.

JARDUERA: Bankuek dirua sortzen dutela frogatzeko egin ezazu jarduera hau. Klik egin ezazu