Kontsumo eta inbertsio
planak gauzatzeko, finantza baliabideak behar ditugu. Batzuek dirua aurrezten
dute eta beste batzuek dirua behar dute bere proiektuak aurrera eramateko.
Beraz beharrezkoa da bideren bat egotea aurrezleengatik inbertsoreengana
finantza baliabideak eskualdatzeko. Eskaintzailea finantzaketa gaitasuna duen pertsona da bere errentaren zati bat aurrezten duelako. Eskatzaileak, berriz, finantzaketa beharra du, adibidez, inbertsio berria egin behar duen enpresa edo etxebizitza erosi nahi duen norbanakoa. Finantza sistema, eskaintzaile eta eskatzaileen artean bitartekari lana egiten duten erakunde multzoez osaturik dago. Espainiako finantza bitartekari garrantzitsuenak bankuak eta aurrezki kutxak dira. |
![]() |
Unitate
Didaktiko hau Batxilergoko Ekonomia ikasgairako burutua dago. Gure asmoa
da baliabide informatikoak erabiliaz ikasleen esku ekonomia ikasteko beste
modu bat eskaintzea. Ekonomia zientzia bizia denez ikasleek aukera izan
behar dute azken datuak eskuratzeko eta beraien herrialdeko magnitude
makroekonomikoetatik abiatuz azterketa ekonomikoak egiteko. Lagungarri
izango zaizuelakoan. |
ARROKAUNDIETA
TALDEA |
Bidali
itzazu zure iradokizunak:e-posta |