6
Gasen lege orokorra

 

Azkenik, tenperaturak eskala absolutuan neurtuz gero, hasieran proposatutako hipotesia baieztatua geratu dela esan dezakegu, lege bat bihurtu dela. Hau da gasen lege orokorra: p = k·N·T/V.

Gay-Lussac-ek egiaztatu zuen gas guztiek berdin jokatzen zutela, hau da, ontzian sartutako gasaren korpuskulu-kopurua berdina zenean, emaitzak ez ziren aldatzen nahiz eta gasak desberdinak izan. Konstante horren balioa berdina da gas guztientzat, beraz.

Korpuskulu-kopurua ezezaguna izaten da, eta gas bat ontzi itxian sartuz gero aldatzen ez denez, konstantearen barruan sar dezakegu, espresio hau lortuz: p·V/T = k
Esan bezala, legearen forma hori gasaren N aldatzen ez denean erabil daiteke, soilik.

 

23. Garagardo-upela baten presioa beteta dagoenean 6 atm-koa da, eta gasak betetzen duen bolumena 5 l-koa.
Tabernan erabiltzen hasi dira, eta horrela presioa 3 atm-raino jaitsi da. Zenbat litro beteko du gasak?

 

24. Butano-bonbonen batezbesteko bolumena 20 litrokoa da eta batezbesteko presioa, giro-tenperaturan eta beteta dagoenean, 14 atm-koa. Suposa dezagun bonbona lehertu egiten dela presioaren balioa 30 atm-koa baino handiagoa denean.
Bonbona bat dugu 15 °C-ko tenperaturan. Lehertuko al da 100 °C-ko tenperaturan jarriz gero?
Zein tenperatura arte berotu daiteke butano-bonbona, lehertu gabe?

 

25. Aldez aurretik airea atera den (hutsa egin da) eta 6 m-ko luzera, 3 m-ko zabalera eta 4 m-ko altuera duen gela batean, aire-ahokada bota dugu (2 l aire).
Aireak biriketan zuen tenperatura 37 °C-koa zen eta gero gelan izan duena 14 °C-koa. Presioa 1 atm-koa bazen hasieran biriketan, zenbat balio du airearen presioak gela horretan?

 

26. Hermetikoki itxita dagoen xiringak 10 cm3 aire dauka, 1 atm-ko presiopean eta 25 °C-tan. Kalkulatu ezazu aireak beteko duen bolumena tenperatura 50 °C-taraino igotzen badugu, eta presioa enboloari ekinez, 4 atm-koa bihurtzen badugu.

 

 

Pasaia-Lezo Lizeoa  - 20110 Pasaia (Gipuzkoa) - Tel.: 943 52 68 50   - Faxa: 943 52 68 54 
 [email protected]