5
p eta N-ren arteko erlazioa
(V eta T konstanteak izanik)

 

Azkenik, egin dezagun azken egiaztapena. Bolumen finko batean eta tenperatura aldatu gabe, korpuskulu-kopuruaren (gas kantitatearen) eta presioaren arteko erlazioa aztertu behar dugu.



21. Zertan geratzen da egiaztatu nahi duzun hipotesia V eta T konstante mantentzen badira?

 

Egiaztapen esperimentala konplikatua da. Dakigunarekin, ezin dugu kontrolatu ontzi batean dagoen gasaren korpuskulu-kopurua. Baina bai kontrola dezakegula erreakzio kimiko batean sortutako gas kantitatea.
Magnesioak (Mg) azido klorhidrikoarekin (HCl) erreakzionatzean, magnesio kloruroa (MgCl2) eta hidrogeno (H2) gasa sortzen dira. Prousten legea aplikatuz, HCl nahikoa badago, Mg masa bikoitzarekin H2 masa bikoitza (eta korpuskulu-kopuru, N, bikoitza) lortuko da; hirukoitzarekin, hirukoitza; eta abar.
Beraz, H2 gasaren N batek ontzi itxi batean egiten duen presioa neurtu behar dugu lehenbizi. Horretarako, azido klorhidriko nahikoa duen ontzian m masa duen magnesio-puska bat botako dugu, ontzia azkar itxiko dugu (sortutako H2 gasak ihes egin ez dezan) eta sortutako H2 gas horrek sortzen duen p-ren igoera neurtuko dugu. Hori izango da H2 gasak, V horretan eta T horrekin egiten duen presioa.
Ondoren, m bikoitza duen magnesio-puska botako dugu; honekin, m bikoitza (eta N bikoitza, beraz) duen H2 gasa sortuko da; p-ren igoera neurtuz, gas horrek korpuskulu-kopuru bikoitzarekin sortzen duen presioa jakingo dugu. Horrela jarraituz, p eta N-ren arteko erlazioa (V eta T konstante mantenduz) lortuko dugu.

Irakasleak emango dizu esperientziaren emaitza.

 

22. Zer ondorioztatzen duzu? Bete al da hipotesia?

 
Pasaia-Lezo Lizeoa  - 20110 Pasaia (Gipuzkoa) - Tel.: 943 52 68 50   - Faxa: 943 52 68 54 
 [email protected]