3
p eta V-ren arteko erlazioa
(t eta N konstanteak izanik)

 

Goazen aztertzera gas-kantitate baten presioa eta bolumenaren arteko erlazioa tenperatura aldatzen ez denean.



7. Zertan geratzen da egiaztatu nahi duzun hipotesia t eta N konstante mantentzen badira?

 

Orain magnitude horien artean dagoen erlazioa bilatu behar dugu.

8. Zein esperientzia proposatuko zenuke hipotesi hori egiaztatzeko?

 

Irakasleak emango dizu esperientziaren emaitza, datu-taula eta grafikoa.

9. Zer ondorioztatzen duzu? Bete al da hipotesia?

 


Lortu duzun adierazpena Boyle fisikariak lortu zuen 1.662. urtean eta Boyle-ren legea deitzen zaio. Honela adieraz daiteke:
Edozein gasen presioa eta bolumena alderantziz proportzionalak dira, tenperatura eta gasaren korpuskulu-kopurua konstante mantentzen badira:

p = k/V, edo bestela jarrita, p·V = k

Pasaia-Lezo Lizeoa  - 20110 Pasaia (Gipuzkoa) - Tel.: 943 52 68 50   - Faxa: 943 52 68 54 
 [email protected]